Villavesetan bigarren greba eguna gaur; hurbilketarik ez enpresaren eta langileen artean oraingoz. D ereduaren aldeko mezuak: zenbait ikastetxe publikotako gurasoek euskarazko eredua "tinko" defendatzeko eskatu diote Gobernuari. Jose Iribas kontseilariaren dimisioa eskatzeko 1.000 sinadura baino gehiago eraman dituzte irakasleek Hezkuntza Departamentura. Txupinazoko ikurriñaren harira, Patri Peralesen aurkako auzia artxibatu egin du epaileak. Iritziaren Plazan, gaur: Gaizka Aranguren.