Euskal Herriko bertsolarien txapelketaren finalaz solastu gara Mikel Irizar adiskidearekin. Atzo BEC-en izan zen etxe honetako adiskideetako bat. D ereduaren kontra jo duten garaiotan, haren bertuteak gogoratu nahi izan ditugu. Aitor Etxarte, Pello Eguren eta Yolanda Cumbo, Hegoalde, Amaiur eta Atargi ikastetxeetako zuzendariekin mintzatu gara. Iruñerriko hiru zentruon kalitatea saritu dute eta horren berri eman digute. Osasunaren larunbateko partiduaz mintzatu gara. Argentinan ikertzen ari diren Frankismo garaiko krimenez aritu gara Sabino Cuadra Amaiurko diputatuarekin.