Abenduaren 18ko manifestazioaren afixa
"Nafarroako Gobernuak behin eta berriz aitortu du D ereduaren kalitatea". Hala aldarrikatu du Hegoalde Ikastolako zuzendari Aitor Etxartek gure saioan.
D ereduaren aldeko manifestazioa eginen dute asteazken arratsaldean, Iruñean. Eta horren harira, Metropoli Forala saioan D ereduari buruzko elkarrizketa, erreportaje, eduki sorta prestatu dugu. Gaur hasi eta asteazkenera arte emitituko ditugu, goizeko hamarretan.
Nafarroan D eredua sortu zenetik, hainbat sari jaso dituzte hori eskaintzen duten ikastetxe eta irakasleek, haien lan pedagikoarengatik. Hain justu sariak jaso dituzten hiru ikastetxetako ordezkariak izan ditugu gurean. Etxartek Hegoalde Ikastolak Berrikuntza Programen deialdira aurkeztu dten egitasmoaren berri eman digu. Hezkuntza Departamentuak berak egiten duen deialdia da. “Hezkuntzako lau ardatz” izeneko programa ari dira garatzen bertan. “Xede nagusia, ikastetxearen eta familien arteko lotura sendotzea da, amildegi handia ari delako sortzen bi espazioen artean” hala esan digu Etxartek. Asko ari dira aldatzen familiak eta gizartea, eta horren ondorioz ikasleen beharrak ere berritu eta osatu beharra dago.
Amaiur ikastolak EFQM izeneko zigilua lortu du. bikaintasunarekin konpromisoa adierazten duen zigilua da. Pello Eguren Amaiur ikastolako zuzendariak nabarmendu du urteak daramatzatela kalitatearen alorra lantzen. “Ikastetxe osoko eragileen artean egiten dugu lan plangintza, lan taldean eginiko proiektuak du garrantzia” Bere esanetan
Atarrabiako Atargi ikastetxeak ere lortua du EFQM kalitate zigilua. Ikastetxe barruko eragileen artean zubiak, loturak lantzeaz gain, inguruko gizartearekin ere lokarriak eraikitzea garrantzitsu jo du Yolanda CUMBA Atargi ikastetxeko zuzendariak.