“Denok gara afizionatuak. Bizitza hain da laburra, ez baitu gehiagorako ematen”. Charles Chaplin, Charlot

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 5a

Charles Spencer Chaplin, (Walworth, Londres1889 apirilaren 16 - Vevey, VaudSuitza1977 abenduaren 25zinema mutu zein soinuduneko aktorezinema zuzendarigidoigile eta ekoizlea izan zen. Bere film askotako musikagilea izan zen. Haurtzaro zaila eta diru eskasia ezagutu zituen txikitan. Ama aktorea zen, eskizofreniak jote utzi behar izan zuen arte. Aita alkoholikoa zuen. Gaztetan Estatu Batuetara emigratu zen anaia nagusiarekin batera eta han zine industrian hasi ziren lanean. A Dog's Life (1918) edo Shoulder Arms (1918), bai geroagoko film luzeagoekin The Gold Rush (1925), Modern Times (1936) edo The Great Dictator (1940) ospe handia lortu zuten.

Joera politiko ezkertiarra izatea alde batetik eta McCarthy senatariaren gi sorgin ehizaren biktima izan zen.

Hona hemen bere esaldi gogoangarri bagtzuen bilduma, Josetxo Azkonak guretzat prestatua:

* Irri egin, eta irri eginen du munduak zurekin; negar egin, eta munduak -zuri bizkarra emanez- negar egiten utziko dizu.

* Ikasi behar duzu bizitza osoa biziko bazenu bezala; bizi zaitez bihar bertan hilko bazina bezala.

* Borroka egin behar dugu bizitza bizitzeko, eta bizitza sufritu eta gozatzeko. Bizitza, izan ere, zoragarria da, baldin eta bizitzaren beldur ez bagara.

*  Batek fedea behar du izan bere buruagan. Hori da-eta gakoa. Umezurztegian egonagatik ere, eta janaria lortzearren kaleak zeharkatzen nituenean, orduan ere, munduko aktorerik onenentzat jotzen nuen neure burua.

* Nork bere buruagan konfiantza osoa ez badauka, horrek porrot eginen du.

* Gertutik begiratuta, tragedia bat bertzerik ez da bizitza, baina urrundik begiratuta, komedia dirudi.

* Denok gara afizionatuak. Bizitza hain da laburra, ez baitu gehiagorako ematen.

* Bada zerbait heriotza bezain agerikoa, eta hori bizitza da.

* Ez ahantzi inoiz irribarre egiteaz, irribarrerik egiten ez dugun eguna, galdutako eguna baita.

* Dotoreziaz galtzen jakin behar da eta ausardiaz irabazten: mundua jende adoretsuarena baita.

* Pertsona bat hiltzen duzunean kriminala zarela diote; milaka pertsona hiltzen dituzunean, ordea, militarra zara, eta gainera, dominak jartzen dizkizute paparrean.

* Irribarre bat egitea guti kostatzen da, eta hark anitz eragiten du. Irri-emailea ez da txirotzen, eta jasotzailea, aldiz, nabarmen aberasten da. Irribarreak une soil baizik ez du irauten, baina bera betiko atxikia geldituko zaio oroimenari.

* Hau da komedia bat egiteko behar dudan guztia, honako hauxe: parke bat, polizia bat eta neska eder bat da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!