Desobedientzia. Urteetan ugaritzen ari den borroka moldea. Barcinaren kontrako tartakadak, herri harresiak, itxialdiak, giza kateak...
Desobedientzia. Eta legeak zilegi ez direnean uko egin diezaekegunaren ustea.
Gezurra dirudi, baina Espainiako estatua ere batu da desobedientzia mugimendura. Estrasburgok Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot Doktrina’ ezeztatu eta Ines del Riori 30.000 euroko kalte ordaina emateko agindu zuen.
Gaia bolo-bola ibili da airean azken hilabeteotan. Bart, baina, behingoaz argi egin du solas Espainiak. Ez du sententzia beteko. Intsumisio jarrera hartu eta ez dizkio Del Riori 30.000 euroak ordainduko.
Neurria bidegabea iruditu eta muzin egin betetzeari.
Ironikoa da, baina, zuzenbide estatuaren izenean eta konstituzioaren bortxaezintasunean eraikitako ustezko estatuak ere nor ikusten du bere burua legeetaz paso egiteko.
Sentitzen dut, baina zuenak ez du balio. Ezin duzue egun batean legearen ontasunarekin aho bete, eta hurrengoan legeen esapideekin ipurdia garbitu.
Sentitzen dut, baina zuen desobedientzia ez da zilegia. Beraz, ordaindu hainbeste maite duzuen Europak esandakoa.