Iruñerrian Gaur 2013-12-02

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 2a

Biharko Nafarroaren Egunaren haritik hainbat albiste Iruñerrian Gaur: biharko ekitaldi ofizialak eta ez-ofizialak, eta horien artean, Orreaga Fundazioak antolatu duen Nafarren Biltzarra. Nafarroaren konkista 50 iruditan, Joseba Asiron historialariaren eta Martin Altzueta marrazkilariaren eskutik. EH 11 Kolore herri ekimena aurkeztu dute. Asteburutik datozenetan: Osasunak 3-0 galdu du Valentziaren aurka; astebete atzeratu dute Lau eta erdiko pilota txapelketako finala Olaizola II.ak eskatuta. Aste honetan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Ken Zazpiren kontzertua Baluarten etzi, Durangoko Azoka ostegunetik igandera. Iritziaren Plazan, gaur: Nekane Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!