Mikel Irizar: Bruselan batuta

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 2a

Argazkian jende talde bat, 15 lagun inguru. Erdian bi legebiltzarkide europar, euskaldunak biak eta alderdi ezberdinetakoak. Inguruan euskalgintzako ordezkariak, ikastolen, euskaltegien, hedabideen, euskaltzaleen eta beste hainbat sektoreen ordezkariak. Bruselako legebiltzarrean batu dira, gara, aldarte onean.

Hizkuntza komunitate baten kide gara eta denok nahi dugu hizkuntza horren –euskararen- normalizazioa. Hori dugu interes komuna, horren gainean izan gintezke guztiak lankide. Alfonsi txostena izango omen da aukera, lankidetza izango dugu tresna.

Horregatik dago gure ahotan batasunaren aldarria. Legebiltzarra handia da, Europa are handiagoa. Handitasunean nabarmentzeko batasuna behar da, indar apur bat izateko denona metatzea da bidea. Bruselan batuta, Europan ere izan dezan euskarak behar duen tokia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!