Xabier Barber: Txostena

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 2a

Guardia Zibilak egin omen zuen txosten bat non "D" ereduaren irakasleak agertzen baitira. Diario de Navarra egunkariak argitaratu zuen eta, beste batzuen artean, Carlos Salvador UPNko diputatuak erabili; bere iritziz, ezker abertzaleak estrategia izanen luke Nafarroako hezkuntza gaiztotzeko.

Horrek susmoa piztu dit. Aspalditik, nire adiskide batzuk eta lagun ugari ezker abertzalekoak izan dira; baita zenbait berri ere. Hauxe nire susmoa: izanen al naiz ni ere ezker abertzalearen estrategia estali baten helburua? Ni gaiztotzeko estrategia?

Salvador eta konpainia: noraino heltzeko prest zaudete? Noiz jakinen dugu zein neurrikoa den zuen ergelkeria? Edo faxismo arora itzuli nahi al duzue? Bakean utziko al gaituzue noizbait?

P.S.: 2 urteko kartzela zigorra, tartek ahaldun baten aurpegia estaltzeagatik; kaka zaharra Estatu horrentzat!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!