Iruñerrian Gaur 2013-11-28

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 28a

Parlamentuko osoko bilkuratik: banketxeei zerga berezi bat ezartzeko lege proposamena aztertzeari baietz; homosexual, bisexual eta transexualei arreta eskaintzeko bulego bat sortzeko proposamenari ezetz. D ereduaren inguruko polemikan, PSNk Guardia Zibilaren txostena Parlamentuari emateko exijitu dio Gobernuari; hika-mika zakarra Bilduko Bakartxo Ruiz eta Jose Iribas kontseilariaren artean. "Euskaraz bizi eta ikasi" izeneko herri ekimena sortu dute, eremu ez-euskalduneko herritarren euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Eguesibarren haserre, UPNren Gobernuak eskola berririk gabe utzi dituelako oraingoz. Tartalarien auzian bi eta urtebeteko espetxe zigorrak jaso dituzten Mugituko kideei sentsazio "gazi-gozoa" utzi die sententziak; helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute. Iritziaren plazan, Iruñerrian Gaur, Jon Abril.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!