"UPN urduri dago, guk lasaitasunez erantzun behar diogu"

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 27a

Gure parlamentarien solasaldiko artxiboko irudi bat

Eta Metropoli Forala saioan oposizioko legebiltzarkideak izan ditugu. Urduri ikusten dute eskuina, ultraeskuina. Deseroso gaur egungo egoeran. Krisiari aurre egin ezinda, atentzioa desbideratu nahian, eta konfrontazio bila etekin politikoak aterako dituelakoan.

Estrategia horri lasaitasunez eta elkarlanarekin erantzun behar zaiola uste dute Bildu, Aralar-Nafarroa bai, Geroa bai eta Izquierda-Ezkerrak.

Bilduko Bakartxo Ruizen arabera, Parlamentuan erantzun positiboa eman diote eskuinaren erasoari. Baina, azalpenak eskatu behar zaizkio Jose Iribas Hezkuntza kontseilariari.

Aralar-Nafarroa baiko Xabi lasaren idurikoz, muga etiko guztiak gainditzen ditu egiten ari direnak. UPNren noraezaren isla dela dio, eta lasaitasunez erantzun beharra nabarmendu du.

Legebiltzarkide izateaz gain, Berriozarko alkate ere bada Xabi Lasa. Gaur arratsaldean osoko bilkura dute, eta D ereduaren aldeko mozioa onartuko du bertan Berriozarko Udalak.

Geroa baiko Manu Aierdik azalpenak eskatu ditu.

Ultraeskuina oso urduri ikusten du Izquierda-Ezkerrako Ioseba Ezeolazak ere, eta gehiegikeria hauei guztiei estrategia politiko, sozial eta sindikal bateratuarekin erantzun behar zaiola nabarmendu du.

Solasaldi osoa entzuteko, klikatu lerroon azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!