Francok izendatu zuen gaur egungo espainiar erregea. Frankismoaren kontrakoek eskatzen zuten hausturaren ordez erreforma inposatu zen. Goraipatu den trantsizioaren hutsune eta zikinkeriak larrutik ordaindu ditugu, ordaintzen jarraitzen dugularik, tamalez.
Nafarroan hagitz larria izan da egin ez zen hausturaren ezak ekarri duena. Besteak beste, espainiar bigarren erepublikaren kontrako estatu kolpe faxista hura eman zutenen portearek inoiz ez direlako behar bezala deslegitimatu. Are makurrago, batzuek ongi joan zitzaiela pentsatzen jarraitu dute orain arte. Horregatik, orduko hainbat portaera errepikatzen dituzte, maila berean ez bada ere. Irakaskuntzan atzematen ari gara egunotan. Oraingoan, ez dituzte irakasle ezkertiar edota abertzaleak afusilatuko, baina altxamendu faxistaren garaietan bezala, baztertu nahi dituzte. Forma batzuk aldatzen dira, asmoak ez, ordea.
Noizko, beraz, egin beharreko haustura?