Karrikak bor-bor. Oihuak eta borrak. Harriak eta gas negar-eragileak. Ez Iruñean, ez Bilbon, alabaina. Ez Madrilen, ezta Bartzelonan ere. Guregandik 3.200 kilometrora baizik. Kieven, Ukraniako hiriburuan. Kanpotik ikusita, deus harrigarririk ez. Europako hego-mendebalde honetan bizi dugun atakan, gure inguruan halakoak egunero ez gertatzea egiten zaigu arraro. Manifestari ukraniarrak ez dira, ordea, karrikara ateratzen ari kaleratzeen kontrako protestan. Ez ditu krisiak bulkatu poliziarekin muturka aritzera. Europaren alde atera dira barrikadetara. Ongi aditu duzue, lagunok, Europaren alde ari dira borrokan. Europaren alde. Erran berri dugu: guregandik 3.200 kilometrora dago Kiev. Lekutan, lekutan dagoenez.