Mikel Irizar: Gizontxoa

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 25a

Argazkian gizontxo bat. Trajez eta gorbataz jantzita dago, mikrofono baten aurrean. Diputatua da eta Espainiako Gorteetan ari da. Eta hala ere, traje, gorbata, mikro, leku eta guzti, gizontxo itxura dauka, deus gutxirena.

Eta esaten duenak ere ez dio itxura hobetzen. Esaten ari da ez dakit zer guardia zibilaren enegarren txosten batek diola ez dakit zer ETAren inguruko irakasleak dabiltzala nafar hezkuntza publikoa mendean hartzen.

Fikzio mota hori dagoeneko merkantzia hondatua da, gehiegitan erabilita bolbora gastatu egiten da. Eta agirian, buztan motzeko suziria izan da hau ere. Gordean, ordea, ez al da aitzakia izango irakasleen purga moduko baterako! Sarriegi izan bai dira gizontxo itxurakoen merkantzia hondatuak aitzakia, kalte lazgarriak eragiteko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!