Ergelkeria beti ari da, ekin eta ekin (A. Camus)

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 22a

Epiktetoren kutxatik Albert Camus pentsalari Algeriar-frantsesaren esaldi gogoangarriak atera ditu aste honetan Josetxo Azkonak.

Azaroaren 7an Albert Camus jaio zeneko ehungarren urtea egin zuen.

Albert Camus idazle eta filosofoa izan zen. Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel SariaAntzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen.

Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen. 1960an hil zen auto istripuan. L'Étranger (1967aneta 2001an) eta La Peste (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.

* Edonork, edozein bazterretan, absurduaren sentipena bizi dezake, dena absurdua baita.

* Maitatua ez izatea, zorigaitz sinple bat bertzerik ez da. Maitatzen ez jakitea da, hain xuxen, benetako zorigaitza.

* Ez oinez ibili nire aitzinetik, gerta bailiteke zuri ez jarraitzea. Ez oinez ibili nire gibeletik, gerta bailiteke nik zu ez gidatzea. Aitzitik, oinez ibili nire aldamenean eta izan nire laguna.

* Sortzea, bitan bizitzea da.

* Tirania totalitarioa ez da totalitarioen bertuteen gainean eraikitzen, demokraten hutsegiteen gainean baizik..

* Erran zidaten hildako batzuk beharrezkoak zirela, inork inor hilen ez zuen mundu batera iristeko.

* Mundua gardena balitz, artea ez zen izanen.

* Ergelkeria beti ari da, ekin eta ekin.

* Gizakiak porrot egiten badu justizia eta askatasuna uztartzeko bidean, gizakiak porrot eginen du gai guztietan.

* Gozatzeari beldur diona, babalore bat da guztiz.

* Mitoak boteretsuagoak dira errealitatea baino. Iraultza, mitoa den aldetik,  erabateko iraultza da.

* Hiltzen den gizon libre bakoitzeko, hamar esklabo jaiotzen dira. Hala, ilunago egiten da etorkizuna.

* Absurdua oinarrizko kontzeptua da, eta baita lehenbizikoa ere.

Askatasuna ez da hobea izateko aukera bat bertzerik.

* Gehiegi maite dut nire herrialdea, nazionalista izateko.

* Zeinen gogorra den gizaki izatera iristea!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!