Laura Perez Ruano: Desobedientzia??

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 22a

Harriturik geratu ginen guztiok tartalarien defentsak hauek Toulos-en ez zeudela esan zuenean.

Gaizki ulerturik egon ez dadin, aurrez aurretik esan beharra daukat tartalariak libre behar ditugula, eta hortaz, helburu hau lortzeko, egin beharrekoa egin dezatela bai Mugitu mugimenduak zein tartalarien abokatuek.

Defentsa honen aurrean ordea, askok galdetuko zioten haien buruari zer gertatzen den orduan orain arte desobedientziari buruz ontzat hartu ditugun erizpideekin. Hau da, ez bidezkoa den lege edo arau bati aurre egiteko burutzen diren ekimenen bitartez, legalak ala ez, boterea kolokan jarri erabakitako ekintzen ondorioak bere gain hartuz. Baino nola onartu auzitegi nazionalak ezarri nahi duen espetxe-zigorra tartakada batzuengatik? Nola parte hartu proportziorik gabeko fartxa honetan?

Edonork, edozein momentutan, egoera berberan ikus dezake bere burua ezarri nahi duten Segurtasun Legea onartzen bada edo Zigor kodearen erreformarekin.

Estatuak pertsonaren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzen baditu, erresistentzia eskubide eta betebehar bilakatuko dugu eta haren aurrean ERREBELDIA!!! ez dugu ez arau injustorik ezta bere ondoriorik onartuko ere!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!