Pobreziaren aurkako taldeak eta gizarteratzearen alde lanean diharduenak Nafarroaren argazkia ateratzerakoan irudi gordina atera zaio. Diagnostikoa eginda, uste dute, Nafarroako Gobernuak gizarteratzean egin duen bakarra murrizketak aplikatzea izan dela eta horrekin hobera egiterik ez dagoela. Heldu den urterako aurrekontuak ere hizpide: Iruñeko udalean hirugarrenez luzatuak izanen dituzte UPNek PPren babesa baino ez duelako lortu eta Nafarroako Parlamentuan gauza berbera gertatzea aurreikusi daiteke.