Xabier Barber: Bat ezik, guttienez

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 22a, 12:46

Nafar guztien aurkako erasoa izan zen zioen Barcinak hedabideetan. Ni, gizagaixoa, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaz ari zela uste izan nuen une batean, ala gastu sozialetan egin dituen murrizketez, edo, haratago joanda, Nafar gobernuaren buruan mantentzeaz.

Hura etsia, berehala! Tartalarien ekintza gozoaz mintzatzen ari zen, zatia denaren ordez hartuz.

Ba ez, andere; bada nafar bat guttienez , ni neu, tartazoak erasoturik sentitu ez zena. Beraz, ez duzu nafar guztien izenean hitz egin behar. Gainera, Okzitaniako Tolosan suertaturiko ekintzaren aldekoak nafar asko garelakoan nago, gehienak ez bagara.

Gora gozogileak! Aurrera desobedientzia zibila!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!