Hezkuntza Publikoaren inguruan ustez, Guardia Zibilak egin duen txostenaren datuekin zabaldu dituzte zenbait hedabidek euren berripaperak. D eredua izan dute jomuga eta zipriztindu nahi izan dute euskal eredua. Iruñerrian Gaur erantzunak entzun ditugu hezkuntza arlokoengandik. Iruñean izan diren protesten artean, San Lorenzo Elizako itxialdia ekarri dugu lerroburuetara eta LOMCEren aurka NUPen egin dutena ere bai.