Saioa Alkaiza: "Segurtasunaren" legea

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 21a

Barne ministroak herritarron segurtasunerako lege proiektua aurkeztu berri du. Eta zelako sopresa eza gure segurtasunaren izenean polizia ahalguztidun bihurtu eta pertsona oro errudun-gai egin dutenean.

Oraindik ez dago argi, baina hasi dira zenbait hari agerira azaltzen. Escracheak egiteak kriston isuna ekar lezake, poliziak grabatzea debekatu dezakete, aldez aurretik baimendu gabeko elkarretaratzeak sanziona ditzakete.

Zifrak airean daude, baina 30.000 eta 600.000 mila euro arteko isunak izan daitezke nerrui berriaren ordainak.

Orain, hasiko dira zenbakiak makilatzen, neurrien xehetasunak ematen, gauzei puntilla ateratzen. Baina, ez dago zer makilatu. Gizarte mugimenduen kontrako legea da.

Euskal Herria erreprimitzeko aldez aurretik ezarritako legeetan inspiratzen omen da. Eta beldur naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!