"Gizarteratze errentaren erreforma petatxu txar bat da"

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 20a

Gure solasaldiko parlamentariak, artxiboko irudi batean

Euskalerria Irratiko parlamentarien solasaldiko kide guztiak bat datoz: UPNk, PSNk eta PPk adosturiko gizarteratze errentaren erreforma "petatxu txar bat da". Esan gabe doa UPNko, PSNko eta PPko ordezkaririk ez dela gure solasaldian, parte hartzeko gonbitea hainbatetan egin diegun arren. Gaur Metropolo Forala saioan izan dira Bilduko Bakartxo Ruiz, Aranalar-Nafarroa Baiko Patxi Zabaleta, Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolaza eta EAJ-Geroa Baiko Manu Aierdi.

Iragan ostegunean onarturiko erreformak 24 hilabetetik 30era luzatzen du errenta jasotzeko epea, 16 urtetik beherako seme-alabak familientzat. Eta luzaturiko sei hilabete horietan zenbatekoa %80ra murrizten du. "Deus gutxirako balio du, eta hainbat familia miseria gorrian abandonatzen ditu", azaldu du Bakartxo Ruizek. "PSNk bere garaian, Gobernuan UPNrekin batera zegoelarik, sekulako murrizketa egin zuen oinarizko errentan. Oraingo adostasuna hortik dator", esan du Zabaletak. "PSOEk Madrilen dio ez dela inor oinarrizko errentatik kanpo utzi behar. Baina hemen beste gauza bat egiten du", gaineratu du Aierdik". "Erreforma hori jaio denerako gainditurik dago. Ahalik eta lasterren egin behar da beste bat", labulbidlu du Ezeolazak.

Tartakaden balorazio gazi-gozoa

Adostasuna ez da horren handia izan Barcinaren aurkako tartakaden auziaz mintzatu direlarik. Denek uste dute Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren zigor eskaerak neurriz kanpokoak direla. Baina AIerdik, Ezeolazak eta Zabaletak uste dute tartakadena ez zela protesta ekintza zuzena izan. Eta Ruizek, aldiz, dio desobedientzia ekintza guztiz zilegia izan zela, BArcinaren gustukoa ez izanagatik ere. Memoria Historikoaren Legea ere izan dute mintzagai. Solasaldi osoa entzuteko, sakatu lerroon azpiko audioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!