Koldo Izagirre: hiri bazterreko idazlea

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 20a

Parisen bizi naiz. Hala dio Koldo Izagirreren azken liburuak.

Paris hartu du hiriaren sinbolotzat baina Donostia marraztu du lan honetan.

Ziutateko mugatik, Marrutxipi auzotik begiratu dio Easo Ederrari. “Nahiz eta bazterrean egon, ni ere bertakoa naiz”. Modu horretan mintzatu zen liburuaren aurkezpenean Altzan jaiotako egilea.

Miel Anjel Elustondo Zaldi Ero Izagirreri buruz mintzo

Metropoli Foraleko liburutegian izan da Miel Anjel Elustondo Zaldi Ero, kazetari eta literatura aditua. Parisen bizi naiz (Susa) liburua esku artean hartuta etorri zaigu.

Idazle gipuzkoarra gertutik ezagutzen du berak. “Koldo idazle osoa da, ez da egoten galeriari begira, literatura egiten du”. Elustondok sakonki aztertu du Izagirreren ibilbidea. Azken lanari buruz zera esan digu: “Hirigintzatik abiatuta poema ederrak egin ditu. Bizi den tokitik bizi du Donostia”. Auzi urbanistikoak, afera pertsonalak, arazo politikoak eta beste hainbat erreferentzia biltzen dira lan honetan”.

Saioan zehar, liburuaren aurkezpen saioan jasotako hitzak eta olerki zenbait ere aditu ditugu idazlearen ahotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!