Deserriko kantak Garesen

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 19a

Larunbatean amaituko da Garesen aurtengo Euskara Kultur Zikloa. Eñaut Elorrietaren kontzertua eta afaria izanen dira azken ekitaldiak. Ziklo honetan, azken asteetan zehar beste hainbat hitzordu interesgarri izan dute Izarbeibarreko bizilagunek: antzerkia, hitzaldiak eta baita euskararen inguruko bilakaeraren hausnarketasaio kolektiboa ere. Bertan, Garesko zein zonaldeko 20 lagunetik gora elkartu ziren egungo euskararen egoera zonaldean ezagutzeko eta diagnostiko komuna eta etorkizunari begirako erronkak zehazteko. Koldo Colomo, bertako euskara teknikariak honetaz guztiaz hitz egin digu.

https://www.facebook.com/gares.euskarazerbitzua?fref=ts

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!