Iruñerrian Gaur 2013-11-19

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 19a

Iruñerriko garraio publikoa egiten ari den lanuztearen berri jaso dugu Euskalerria Irratiko albistegian. Beste mobilizazioak ere badira inguruotan: San Lorenzo Elizan itxialdian daude dozenaka lagun Sevilla II espetxeko euskal presoei eskubide urraketa egiten zaiela salatzeko. Presoek 23 egun daramatzate gose greban. Euskara arloan Nafarroako Gobernuak legea betetzen ez duela ere izan da gaur protagonista: eremu euskaldunetako zenbait osasun zentroetan eta liburutegietan esaterako, ez da bermatzen euskarazko zerbitzurik. Gaur Parlamentura eramanen dituzte salaketak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko eledunek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!