"San Lorentzo elizan itxialdia eginez, Sevilla IIko presoen egoera latza ezagutarazi nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 19a

San Lorentzoko elizan itxialdia egiten ari diren herritarrak (@jongaray)

Hainbat lagun itxialdia egiten ari dira Iruñeko San Lorentzo elizan, Sevillako espetxeko presoei elkartasuna adierazteko. Izan ere, han diren euskal presoek 22 egun daramatzate gose greban, pairatzen dituzten bizi baldintza latzak salatzeko. Josu Urrutia itxialdian parte hartzen ari da. Metropoli Forala saioan azaldu duenez, haien asmoa da Sevillako presoen egoeraren berri ematea, informazioa zabaltzea: "Alderdi politikoekin hitz egin nahi dugu. Perez artzapezpikuari ere hitzordua eskatu diogu. Denei azaldu nahi diegu Sevillako espetxean presoek lau urte daramatzatela isolaturik, jipoiak eta bestelakoak pairatzen".

Urrutiaren arabera, San Lorentzo elizako apaizak ez die trabarik jarri. Eta oraingoz ez dago argi noiz amaituko duten itxialdia: "Guk gaur bertan atera nahiko genuke hemendik, Sevillako espetxean egoera konpondu delako. Baina oraingoz ez dirudi konponbidea azkar batean helduko denik". Urrutia halaber kezkaturik azaldu da gose grebalari presoen osasun egoera dela kausa: "Jadanik hiru aste daramatzate baraurik, eta ez dute behar bezalako osasun zerbitzurik". Sevillako presoen inguruko informazio gehiago, hemen. Urritiaren elkarrizketa osoa entzuteko, sakatu lerroon azpiko audioa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!