Nekane Perez: Lomce-ren zain

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 18a

Lasai, inork ez dezala pentsa LOMCE-ren zain nabilela, ahalik eta urrunen orduan eta hobe. Hala ere, aipagarria da, batzuek nahiz eta gustukoa ez dutela erran, aitzaki ederra topatu dutela Nafarroako hezkuntza publikoa desegitearekin segitzeko, bereziki euskararekin zerikusia baldin badu. Hona hemen adibide lotsagarri pare bat:

  • A ereduko ikasleek aukeratzerakoan pairatzen duten diskriminazioa errekonozitzen da baina … LOMCE-ren zain deus ez egin erabaki, hau bai euskara bultzatzeko neurri eraginkorra.

  • Biurdana institutuan, espazio arazoak direla eta, ezin dituzte eman Gorputz Heziketako klase guztiak duten gimnasio bakarrean; kasu honetan ere gauzak aldatuko direnez lege berriarekin, horren zain egon behar… ez dakit pentsatzen duten Olentzero gisa ekarriko digula gimnasio berria.

LOMCE-k, PP-ren hezkuntza politikak, inora ez du eramanen gauza onik, hona noski ezta, haustura soziala eta funtsezko eskubide urraketa dira bere kredentzialak. Bakoitzak ikusiko du zer egin baina ni ez naiz bere zain geldituko besoak zabalik, ezta gurutzatuak ere. Behar eta merezi dugulako kalitatezko hezkuntza publikoa: LOMCE-ri ez!!!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!