Uxue Barkos: "Aniztasuneko Nafarroa eraikitzeko lanean ari gara"

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 18a

Uxue Barkos (geroabai.com)

Etorkizunari begira jarri dira Geroa Baiko eledunak asteburuan egin dituzten ekitaldietan. Tafallan hitzaldia egin zuten lehenbizi eta Ribaforadan ekitaldi politikoan bildu ziren gero. 2015. urteko hauteskundeei so jarrita, birsorkuntza politikoa eta ustelkeriaren aurka lanean aritzeko beharra nabarmendu dute Geroa Baiko eledunek.

Elkarrizketan eta elkarbizitzan jarri du soa: elkar ulertzera iristeko beharra nabarmendu du Barkosek, Nafarroa aniztasunera errespetuan bideratzeko. Uxue Barkosek, Manu Aierdik eta Koldo Martinezek hartu zuten hitza gainerako alderdikideen babesean eta Ribaforadako herritarren sostenguarekin.

Etorkizunean ausart

Edukiz beteriko ekitaldia izan zen, aurrera begirakoa. Azken bi urteotako lana baliatuta, etorkizunean ere indartsu, ausart eta ideia bete proposamena dute eskuartean.

Ausartak, politikoki eta ekonomikoki. Ez du batere erraz ikusten hori Barkosek, krisialdi ekonomikoak ez duelako laguntzen. Baina ongizate estatua mantendu nahi dutenek argi izan behar dute finantzaketa iturri berriak bilatu behar direla. Gizarteak behar dituen erantzunen bila joko dutela esan du Geroa Baiko buruzagiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!