Aitor Azkarate Anizko abeltzaina elkarrizketatu dugu. Jarauta eta San Lorenzon eginen den Garagardo festa izan dugu mintzagai. Unai Zabaleta, KARRAPE irratiko esatariak, Leitza inguruko berriak kontatu dizkigu. Hedoi Etxarte, La Hormiga Atómica liburudendaren inguruan solastu da. Bukatzeko, "Napoka iria" musika taldearen azken lanaz aritu zaizkigu Miren eta Ander egileak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!