Bestalde, urtero banatzen diren Ig Nobel sari alternatiboak ere ekarri dizkigu gaur gure ikasgelara. Hauek ez dira besteak bezain ospetsuak eta ez dute haien izen ona, baina bai oso berezi eta dibertigarriak, aldi berean. Saritutako ikerketa guztiek hasiera batean irribarrea sorrarazten badute ere, gerora zer pentsatua ematen omen dute. Horietako batzuk aipatu dizkigu Arkaitzek, adibidez Mijail Gorbachovek zenbateko probabilidadea zuen antikristoa izateko kalkulatu zuten ikerlanarena.
Ez dago Matematikako Nobel saririk. Hala ere, matematikari askok jaso izan dute sari garrantzitsu hori. Horietako batzuk aipatu dzkigu Arkaitz Galbete gure matematika irakasle partikularrak.