Gizarte mugimenduei eman diegu gaur protagonismo berezia. Gizakia Herritar Fundazioak eta Paris 365 jantoki solidarioak iaztik datozen datuen berri eman du eta aurrera begirako proiektuez mintzatu dira. AHT Gelditu! eta Mugitu! plataformek biharko deitu duten manifestazioaz aritu gara, zein, Ateak Ireki webgunearen itxierak eragin duenaz. Atzo Nafarroako Parlamentuan aurrera atera zen legeaz ere mintzatu dira memoria berreskuratzeko lanean diharduten zenbait lagun.