Apurtu, apurtu egin zuten, haientzat desegokia zelako, entzun eta ikusi nahi ez zituzten gauzak adierazten zituelako.
Orain berriz Ireki itxi egin dute, kari beragatik, karia izena erabili ahal bada holako gauzak deskribatzeko.
Apurtu apurturik zegoela, berehala ireki ziren ateak zeru argiagoak ikustarazteko, haize freskoago sar zedin. Ezin dute jasan. Ez zeru argirik, ez haize freskorik ere. Kerrak dira, oso kerrak. Uneren batean, Auzitegi Nazionalak bere ateak auto-itxiko ditu? Bere etxe osoa auto-apurtuko du? Bada ordua!
Bitartean, ireki dezagun Ateak ireki. Bertan parte hartzen duzuen guztioi besarkada estua.