Oinatz Bengoetxea: “Kantxan zein mendian gozatzea da garrantzitsuena”

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 15a

Felipe Uriarte eta Oinatz Bengoetxea, gure estudioan solasean

Oinatz Bengoetxea pilotaria hurbildu da aste honetan Felipe Uriarte mendizaleak gure irratian gidatzen duen Irrintzi Aterpea saiora. “Niretzat mendia pasioa da, natura asko maite dut eta ahal dudan guztietan ihes egiten dut”, azaldu dio Bengoetxeak Uriarteri.

Inguruko mendietan asko ibiltzen dela dio aurrelari trebeak: “Pirinioak ongi ezagutzen ditut, Alpeetan ere maiz izan naiz, baina urrunago ere joan nahiko nuke. Himalayara eta Peruko mendietara joan nahiko nuke”.

Ez dago zertan gailurrera iritsi

Lau t’erdiko txapelketa jokatzen ari da asteotan. Kaiolan txukun ari da Bengoetxea. Lasai eta sasoiko dagoela adierazi du: “Txapela irabaztea ongi dago  baina finalera iristea ere gauza handia da”. Mendian ere antzera ibiltzen da pilotari mendizalea: “Mendian ez dago zertan gailurrera iritsi, bidea da garrantzitsuena”

Elkarrizketa osorik entzuteko, klikatu lerroon azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!