Iruñerrian Gaur 2013-11-14

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 14a

Gaur osoko bilkuran bilduta daude Nafarroako Parlamentuan. Eztabaida luze horretan, interes handia eragin du 1936. urteko altxamendu-militarraren ondorioz hildakoei aitorpena eta ordaina emateko legea atera baita aurrera. Senitartekoek txalo artean eta Gora Errepublika! oihukatuz ospatu dute. Parlamentutik kanpo protestak izan dira nagusi: LABek deitua bat, Administrazioen lan kontratuetan ezartzen dituzten murrizketak salatzeko, eta bestea, Hipotekek Kalteturikoen Plataformak, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza plana kritikatze. Ateak Ireki webgunea ixteko agindua eman zuen atzo Auzitegi Nazionalak eta bertako langile den Piturekin solastu gara itxieraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!