Saioa Alkaiza: Ateak ireki

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 14a, 11:51

Akordatzen naiz sanferminetako ikurrinaren ekintza ikusi nuen eguna. Iruñean bertan nengoenean, ez nuen ikusi, ezta telebistan ere. Interneten topatu nuen. Ikusi nituen arrantzaleak, jendea. Eta, are hobea izan zena. Making off-a. Ikurrina jartzeko egin zutenaren azalpena.

Oroitzen naiz, era berean, nola ikusi nuen, herri harresiaren jarraipena. CAN auziaren trapu zikinak. Euskal Presoekiko maitasun hitzak. Heri mugimenduko adierazpenak.

Eta batek baino gehiago galdetuko dut zertaz ari naizen. Azaltzen ari naiz zer ikusi izan dudan Ateak Ireki web gunean. Zenbat berrietaz enteratu naizen bertan. Zeinen gertu sentitu ditudan gertakariak orrialde digital horren informazioari esker.

Orain, Audientzia Nazionalak ixtea erabaki du. Non dago adierazpen askatasuna? Non informatzeko eskubidea? Eta non daude adierazpen askatasunaren sasi defendatzaile diren kazetari eta hedabide horiek guztiak? Non La Sexta izquierdista ustekoa itxierari buruz informatzen? Non Vargas Llosa El Paísen zentsura salatzen?

Ba beti bezala inon ez.

Eta erredundantziaren izenean mintzatuko naiz, obietatetik, baina makina bat ate zabaldu ditu Ateak Ireki proiektuak. Hamaika zirrikitu profesionaltasunez egindako kazetaritzari.

Horregatik, gaurko argazkian Ateak Ireki oroitu nahi dut.

Ea espainiatik ez dizkiguten ate gehiago ixten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!