Bide Ertzean taldearen abesti akustikoak Euskalerria irratian

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 13a

Bide ertzean, Euskalerria Irratiko estudioetan

Bide Ertzean taldeko Ubeda anaiak, Joni eta Imanol, protagonista gaur goizean Euskalerria Irratian. “77” izeneko haien azken diskoa aurkeztu digute eta elkarrizketa egin diegu. Imanol Ubedak adierazi digu, “trantsizio garaiko giro politiko nahasia ekarri nahi izan dugu gogora lan honekin”.

Gainera, zuzenean lan berriko bi kanta abestu dituzte: Iragana deika, eta Egunen batean. Abestietan Franko hil ondorengo gertaera ilun hainbat jaso dituzte. Joni Ubedaren esanetan, “gure kantak maitez eta minez sortutakoak dira”.

Ostegunean Barañaingo Auditorioan

Bide batez, gogoratu dezagun Bide Ertzean eta Balerdi-Balerdi taldeek bihar, osteguna, azaroaren 14an Barañaingo auditorioan kontzertua eskainiko dutela. Emanaldia arratsaldeko 19:30tan hasiko da. Antolatzen dute: Barañaingo Auditorioak, Balerdi Balerdi eta Bide Ertzean taldeek. Laguntzen dute: IKA, Berria, Diario de Noticias eta Euskalerria Irratiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!