Iruñerrian Gaur 2013-11-13

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 13a

Nafarroako Gobernutik esandakoa ekarri dugu lerroburura. Aurrekontu proiektuan ezarri zitezkeen aldaketak eginda, dagoeneko, osatu du  egitasmoa, itxi du. Hurrengo pausoa Parlamentura bideratzea da, hortaz. Bestelakoak ere aipatu ditu Gobernuko eledunak: Filipinetara Nafarroatik 48.000 euroko diru laguntza bideratuko dutela. Nafarroako Parlamentuko alderdien hitzak ere ekarri ditugu albistegira: etxebizitza hutsez, Abiadura Handiko Trenaz eta Parot Doktrinaz solastu dira. Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataformaren protestaren berri ere izan dugu eta Sustrai Erakuntzak judizialki jarria duen helegiteaz ere bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!