Bide Ertzean talde tolosarra bisitan etorri zaigu gaur Irrintzi Dorrera. Azken diskoari buruzko elkarrizketa egin diegu eta bi abesti modu akustikoan eskaini dizkigute. Solasaldi politikoaren tartean nafar legebiltzarreko parlamentarioak izan ditugu. Donamariako Karmeldarren komentuan itxita bizi den Olatz Garmendia moja elkarrizketatu dugu Ima Cestau adiskidearen laguntzaz.