Auzitegi Gorenak Parot doktrina sortu zuen eta Auzitegi Gorenak ehortzi zuen atzo, Estrasburgoko epaiari amore emanez. Kurioski, Diario de Navarrak ez du albistearen berri ematen bere lehen orrialdean. AVTk, terrorismoaren biktimen elkarteak, sutsu erantzun du Gorenak bertzerik ezinean hartu duen erabakiaren aitzinean. “Bere lana egiteko balio ez badu, ken dezatela Gorena”. Ez hain aspaldi, erradikalen kontua zen Auzitegi Nazionalaren desagerpena eskatzea. Bertze garai bateko erradikalen gisara, beren burua gero eta bakartuago dirudite elkarte hauek. Noizbait haiek baizik ez dira geldituko trintxeretan sartuak.