Iruñerrian Gaur 2013-11-12

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 12a

Errepideko istripu batekin zabaldu dugu albistegia. Sunbillan jazo da ezbeharra eta auto gidaria zendu da kotxea errepidetik irten ostean. Bestelakoetan,  Nafarroan Herri Ekimen Legegilearen figura baliatu dutela lehenengoz Nafarroan Pirinioetako zenbait Udalek, osasun arreta duina bermatzeko eskatu eta landa eremuan murrizketarik ez ezartzeko eskatzeko. Unai Lako Agoizko alkateak esan du, gutxiengoak edo oinarrizkoak diren zerbitzuak ezinbestean bermatu behar direla eta horixe eskatuko dutela ekimen honen bitartez. Parlamentura igorri dutena gaur, ESA handitzearen aurkako adierazpena izan da. Protestan iritsi dira Sarasate pasealekura eta Parlamentuko eledunei helarazi diete eskaera. Hori ere albiste Euskalerria Irratiko albistegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!