Lourdes Goikoetxea kontseilariak bestela saldu nahi izan badu ere, 305 milioi euroko murrizketa dakar Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontuak. Hala nabarmendu dute gure mikrofonoen inguruan bildu ditugun bi analistek: Berria egunkariko Joxerra Senar eta Diario de Noticias berri papereko Ibai Fernandez.
Fernandezek nabarmendu du porrot egiteko prestaturiko aurrekontuak direla: "Badakite Parlamentuan ez dutela aurrera aterako, eta 2012koak berriro luzatu beharko dituztela. Hori larria ez balitz bezala jokatzen dute, baina guztiz larria da. Gobernuak botereari eusten dio, baina ez du deus egiten, herrialdea geldirik dauka, krisi egoera larrian gauden honetan".
Senarren aburuz, UPNren kudeatzaile onaren mitoa eori da, txikitu da: "2008tik zor publikoa 645 milioi euroti 3.230era handitu da, eta handitzen jarraituko du. UPNk aldarrikaturiko austeritatetik urrun dago haren kudeaketa".
Biok irratian egin duten analisia entzuteko, klikatu lerroon azpian. Bestalde, Senarrek analisi hau argitaratu du Berrian. Eta Fernandezek, beste hau (gazteleraz).