Patxi Urrutia (Sasoia Elkartea): "Banaketak hirukoiztu egin dira azken bost urteotan, 60 urtetik gorako bikoteen artean"

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 12a

Patxi Urrutia, Argia-ren irudi batean

Pertsona edadetuen artean gero eta gehiago dira banantzen diren bikoteak. 60 urtetik gorakoen artean hirukoiztu egin dira dibortzioak. Sasoia Erretiratuen Elkarteko kide Patxi Urrutia jubilatuarekin mintzatu gara gaiaz. “Oso gazte ezkontzen ginen lehen, gehienak elizatik eta arras garai ezberdinak ziren haiek”, azaldu digu.

Gero eta beranduago hiltzen gara edo beste modu batera esanik, gero eta gehiago bizitzen gara. Horren ondorioz, elkarbizitza ere luzeagoa izaten da: “Aunitz urte egiten ditugu elkarri lotuta eta harremanak ahuldu egiten dira eta galdu egiten da askotan erakargarritasuna”.

Emakumeak dira banantzeko lehen urratsa ematen dutenak

Datuen arabera, emakumeak dira banantzeko lehen urratsa ematen dutenak. Urrutiak gogoratu nahi izan du,emakumeak lan mundura atera zirenetik eta harreman sozialak zabaldu zituztenetik, senar emazteen arteko elkarbizitzan aldaketa handiak gertatu direla. “Jubilatu eta gero gizon asko galduta sentitzen dira, lanik gabe gelditzen dira, zer egin jakin gabe. Haien emazteak berriz, urteetako zama arintzeko gogoa izaten dute, ez dira konforme duten hrramanarekin eta beldurra galtzen ari dira”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!