Sanduzelaiko etxebizitza okupatuez mintzatuko zaigu Amaia Barrena, bertako auzokidea. Nafarroako aurrekontuez aritu zaizkigu Joxerra Senar eta Ibai Fernandez kazetariak. Sasoia Elkarteko kide Patxi Urrutiarekin jubilatuen artean gero eta gehiago ugaltzen ari diren dibortzioez mintzatu gara. Ion Barbarin, aktore eta dantzariari elkarrizketa pertsonala egin diogu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!