Inma Errea: Zenbakiak

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 12a

Berriak, gehienetan, zenbakiz mukuru etortzen dira.

Batzuetan, gehiegitan, zenbaki mingarriez: 10.000 familiatik gora oinarrizko errenta kobratzen aurten Nafarroan. 507 euro hilean, hiru kideko familia batentzat.

Bestetan, gehiegitan, eskandaluzko zenbakiez: 530.000 euro eguneko, itzalpeko bide-saria eta zorraren interesa ordaintzeko Nafarroan. Gizarte zerbitzuetako gastuetarako beste. 80 bat zentimo nafar bakoitzeko.

Eta inoiz edo, balizko zenbakiak dakarzkigute, artez moldatuak: nafarrok 475na euro gastatuko omen ditugu datozen eguberriak ospatzen, batek oilasko bat janda eta beste batek ezer ez biek ala biek oilasko erdi bana jan dutela dioen estatistika merkea lagun.

Balizkoak izanagatik ere, zenbaki batzuek ez diote uzten mingarri eta eskandaluzko izateari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!