Santi Leoné: “Urkullu eta Barcinaren artean bada zerbait: Foruen Monumentua”

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 11

Hamarreko handia. Horixe da dekalogoa. Gaurkotasunari erreparatzeko hamar modu. Puntuka aritu gara errealitatea aztertzen Santi Leoné historialari, irakasle eta idazlearekin. Oraingoan, dekalogoaren hari nagusia konplizeak izan dira.

Leoneren esanetan, pasa den astean Sarasate pasealekuan elkarren ondoan inolako konplizitaterik gabe ibili zirenak Urkullu eta Barcina izan ziren. Paseoan, bi argazki nabarmendu ditu: bata, foruen estatuaren azpian; bertzea, kamera eroriarena.

Beste politikari bat ere mintzagai izan dugu. Roberto Jimenez pozik dago PSOEren konferentzia politikoan gertatutakoarekin, batez ere PSNren berrindartze ideologikoa ekarriko duelako, jendeak berriz ilusioa eta itxaropena izanen duelako eta berreskuratuko delako UPNren gobernuarekin galdu den denbora guzia.

Historialari iruindarraren aburuz, “Jimenez ere UPNren konplize izan da eta izanen da”.

Bestalde, Doraemon eta Novita Holmes filma ailegatu da Iruñera. Leoneren ustez, “pelikulak gure konplizitatea eskatzen du, euskaraz ikusteko aukera ere badugulako”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!