Gaur bertan, Atarrabiako Kultur etxean, ESK sindikatua bere IV. Biltzar Nagusia egiten ari da. Biltzarraren leloa “Etorkizunean pentsatuz borroka dezagun” da. Hain egoera sozial larrian sarturik egonda, inoiz baino garrantsi handiagoa du gizarte erakundeak, sindikatuak barne, bizirik mantentzeak, indartzeak ez bada.
Kapitalismoa suntsitu egin behar dugu, gero eta argiagoa baitago pertsona eta naturarentzat ezin kaltegarriagoa dela. Ekologismo eta feminismoan oinarrituriko sistema berri bat asmatu eta eraiki behar dugu, pertsonak eta ez etekinak ekonomiaren erdi-erdian izanen dituen sistema.
Lan pottolo honetarako, denok gara beharrezkoak; pertsonak eta erakundeak. Bertan, ESK sindikatuak bere tokia du, xumea bada ere. Ongi etorria IV. biltzar honi.