Laura Perez: Mespretxua

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 7a, 14:50

Nazio Batuen Erakundeko desagerpen behartuen batzordearen aurrean, Espainiako Gobernuak esan du ez duela 1977ko Amnistiaren Legea aztertuko, frankismo garaiko krimenak ikertu eta epaitzeko. Honela, garaitzaileek izan ohi duten larderia eta lotsagabekeriarekin, ez dituztela beraiek sinatutako konpromesuak ezta egindako oroimenaren legea beteko esaten digute aurpegira. Milaka pertsona oraindik bide ertzetan eta hobi komunetan dauden bitartean hauxe da biktimeekiko erakusten duten begirunea. Beraien hiladakoei ordea, mausoleo, oroitarri eta espazio publikoko edozein kale eta enparantzaren izena eskeintzen zaie, demokraziaren alde borrokatu zutenei “errebelio eta sedizio delituak” leporatzen zaizkien bitartean, 1977ko legearen arabera. Monederok dioen bezala, Espainiar Estatuan bakarrik izan zaitezke demokrata antifaxista izan gabe.

“Oroimearen Autobusa”-n ordea, memoria historikoa berreskuratzea ezinbestekoa dela uste dugu oraina eraldatzeko. Hildo horretan, bihar, arratsaledeko 7:00etan, Artikako Kultur Etxean Joseramon Urtasun-ek egindako “Nafarroa 1936” izenburutzat duen erakusketaren aurkezpena izanen dugu artistaren eskutik. Hemengo pertsonaien historia lazgarriak egonen dira ikusgai, guk ez ditugulako ahaztu nahi...Eta haien duintasunaren memoria egungo borrokarako indarra ematen digulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!