Iruñerrian Gaur 2013-11-07

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 7a

25 urte bete ditu gaur Euskalerria Irratiak. Zorion mezuekin ekin diogu Iruñerrian Gaur albistegiari. Bestelako interes guneak ere izan dira Iruñean. Yolanda Barcinaren bulegoan izan da, Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariarekin lehenengoz bilera izan dute. Protokolozkoa eta etorkizuneko harremana sendotzeko helburua izan duela esan dute biek. Nafarroa Oinezaren aurkezpena ere egin dute gaur: 2014. urteko festa handia Zangotzan izanen da. Esan, Izan, Gozan leloa eramanen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!