Nafarroako dantzen atlasa

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 6a

ORTZADAR euskal folklore elkarteak NAFARROAKO DANTZEN ATLASA aukeratu du aurtengo bere jardunaldietako gai nagusi.

Udazkenero, duela 29 urte hasita, antolatzen ditu Ortzadar ikerketa eta dibulgazioko saioak. Aurtengoan, Unibertsitate Publikoko Ondare materiagabekoaren Artxiboko arduradunekin batera.

Hiru ekitaldi mota antolatu dituzte:

Jarduera tekniko- zientifikoa, azaroaren 6an, Unibertsitateko Ada Byron aretoan.

Hitzaldi irekiak euskaraz, azaroaren 8 eta 15 ostiraletan ean, Ortzadar Elkarteko egoitzan (Deskalzos kalea 65, behera), Ane Albisuk emanik . Mintzagaia: Ospakizunaretako jantziak azken 100 urteotan.

Kontzertu eta emanaldien zikloa:

Azaroaren 10ean, igandea (20:00tan) Garaztarrak taldearen "Kontrapas" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)

Azaroaren 17an, igandea (20:00tan) Alurr taldearen "Izanak dirau, 1512" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)

Abenduaren 15ean, igandea (20:00tan) Ortzadar taldearen "... librea ninçana" ikuskizuna Barañaingo auditorioan. (10 euro aurretik, 12 euro egun batean)

Eskeintza berezia hiru ikuskizunak 25.80 euro

www.ortzadar.org

Ortzadar elkarteko bi kide, Carlos Irujo eta Mikel Lasarte Arangoa, izan ditugu solaskide Iruñeko Euskalerria Irratiko Kulturarloan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!