Ubeda anaiak, Euskalerria Irratiko estudioetan
Ubeda anaiak, Joni eta Imanol, Euskalerria Irratian izan ditugu gaur, Bide Ertzean taldearen 77 izeneko disko berria aurkezten. Gaur arratsaldean, 19:00etan, Iruñeko Elkar dendan, hori bera eginen dute, eta kontzertu akustiko laburra ere eskainiko dute.
Gurean Pello Argiñarenaren galderei erantzuteaz gain, disko berriko bi kanta abestu dituzte: Iragana deika, eta Egunen batean. Ekafrrizketa eta kantuak azaroaren 13an aireratuko ditugu, Bide Ertzean eta Balerdi-Balerdi taldeek azaroaren 14an Barañaingo auditorioan eskainiko duten kontzertuaren bezperan. Nolanahi ere, webgunera aurrerapentxo bat ekarri dugu: Iragana deika kantua, Jonik eta Imanolek gure estudioetan modu akustikoan emana. ON egin!