Aingeru Epaltza: Balio du

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 6a

Protesta egiteak ez omen du deusetarako balio, baina protestek atzera eginarazi diote Wert Hezkuntza ministroari. Raxoyren mutikorik gorrotatuenak isil-gordean aldatu zituen Erasmus beketarako baldintzak. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta kito, inor ohartuko ez zelakoan. Asteburuan, Italian dagoen ikasle batek erreparatu zion azpi-jokoari. Lagunei wasapak igorri, eta horiek bertze lagun batzuei. Suak sarea hartu zuen berehala. Kontuak saretik egunkari eta telebistetara egin zuen jauzi, eta horrek zalaparta areagotu. Atzo goizean berean Wert bere neurrien alde atera zen. Zortzi ordu geroago, neurri horiek bertan behera utzi zituen. Balio du protesta egiteak. Merezi du asotsa eta zarata ateratzea. Bataila tiki bat irabazi da. Gerla luzea izanen da, alabaina.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!