Josi Basterretxea: Kataluniera isildu, Valentzian

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 6a

Belarriari eragiten dion argazkia da gaurkoa. ‘Canal nou’ Valentziako irrati-telebistak ateak itxi ditu. Hartara, ixildu egin da Valentzian katalunieraz emititzen zuen ahotsa. Alberto Fabra bertako Generalitateko buruak, PPko kide ezaguna denak, hark eman du albistea.

Mila eta zazpiehun langile, kalera. Mila milioiko zorra utzi omen du ‘Canal nou’ delako horrek.

Kudeaketa ekonomiko txarra egon da itxiera horren azpian. Eta eskrupulo gutxi.

Eskrupulo gutxi, irrati-telebista baten zerbitzu publikoa eteteko, goizetik gauera. Hedabide pribatuen esku uzteko Valentziako komunikazio publikoaren esparrua.

Eskrupulo gutxi, katalunieraz emititzen duen –emititzen zuen– irrati-telebista autonomikoa jokoz kanpo uzteko.

Bada dioenik itxiera hori hasiera baino ez dela, eta PPk jomugan jarrita dituela gainerako irrati-telebista autonomiko publikoak. Geroak esango du hori, baina, gaur, ‘Canal nou’, valentziarra, isildu egin dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!